Aparkatzeko denbora muga ezarri dute Axiri merkataritza gunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Axiri merkatal gunea
(Azkoitiko Udala) Azkoitiko Axiri merkatal gunearen inguruko aparkalekuak arautzea erabaki du udalak, bertan sortzen zen «auto anabasa kontrolatzeko asmoz». Hori hala, aurrerantzean gehienez ordu eta erdiz eduki ahal izango dituzte ibilgailuak aparkatuta. Dagoeneko jarri dituzte gehienezko muga adierazten dituzten seinaleak, eta udaltzainak hasi dira arau berria errespetatzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide