Azkoitiko eta Azpeitiko KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak etxebizitzetan egiten diren kontratuen inguruan ohartarazi die kontsumitzaileei. Honek adierazi du gaur egun "ohikoa" dela etxeko atean argia eta elektrizitate konpainiaz aldatzeko eskaintzak jasotzea. Herritarrek kontratua sinatuz gero, kontratuaren kopia eta hura atzera botatzeko dokumentua jaso behar dutela azpimarratu dute. Izan ere, bulegoak jakinarazi du kontsumitzaileek, kontratua sinatu dutenetik, zazpi egun natural dituztela hura bertan behera uzteko, "inolako azalpenik eta penalizaziorik jaso gabe". Kontratua atzera botatzeko dokumentua bete ondoren, burofax bidez bidali beharko dute dagokion enpresara.
Kontsumitzaileek, edozein zalantza argitzeko Azkoitiko eta Azpeitiko bulegoetara jo dezakete. Azkoitian, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara artean jarri daiteke harremanetan, Kale Nagusiko 60-62 4. zenbakiko bulegora joanda edo 943-85 73 05 telefono zenbakira deituta. Azpeitian, berriz, astelehen, asteazken eta ostiraletan egoten da zabalik Enparan kaleko 1 zenbakiko 2. solairuan duten bulegoa. Hango telefono zenbakia 943-15 71 93 da.