Gazteentzako Informazioaren Egunean, Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoak zerbitzuen berri eman du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko api. 17a, 12:04

Gazteentzako Informazioaren Europako Eguna da gaur, eta horren harira, Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoak Gazte informazioa zure alde aldarrikatuko du gaurkoan. Gazte Informazio Bulegoak bat egin du Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimenarekin, eta Gazte Informazio Zerbitzuak ezagutzera emateko asmoz, adierazi dute herritarrek Azkoitiko Elkarguneko sarreran dutela informazio osoa, panelen eta bideoen bitartez. Horrez gain, Gazte Informazio Bulegoak gogoratu du astelehenetik ostegunera bitartean, 16:30eatik 20:00etara bitartean eta ostiraletan 09:30eatik 12:15eara bitartean dagoela zabalik zerbitzua, Elkargunean. Gazteei zuzendutako zerbitzuak honako webgunean aurkitu daitekezke:  www.artxamendi.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide