Zestoako Hondakinen Mahaiak bigarren bilera egingo du bihar, eta zestoarrek gainontzeko herrietako esperientziak ezagutuko dituzte biharkoan. 20:00etan elkartuko dira, udaletxeko pleno aretoan.
Hondakinen mahaia hilaren 25ean elkartu zen lehenengo aldiz. Bertan, Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateko teknikariek Urola Erdiko hondakinen bilketako 2012ko datuak azaldu zituzten, eta horien inguruko hausnarketa egin zuten udal ordezkari eta teknikariek, mankomunitateko teknikariek, ostalariek, Zestoan Merkatarien Elkarteko lehendakariak, Agiro Mendi Taldeak, Zero Zaborrek eta auzo elkarteko ordezkariak.
Urola Erdiko Mankomunitateak, bestetik, zenbait teknikari jarriko ditu Zestoako merkataritza eta ostalaritzan sortzen dituzten hondakinak aztertzeko.