Azkoitiko XIV. Duatloia izan zen larunbatean, Azkoitiko Trialtoi Taldeak, Gipuzkoako Trialtoi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Julen Larruzea (Urdaitri T.T.) eta Maite Arraiza (Ezkerraldea T.T.) izan ziren lehenengoak helmugaratzen, 1:52:39 eta 2:16:42 denborarekin.
Gizonezkoetan, Larruzearen atzetik, Ander Agirre (Antxintxika T.T.) eta Imanol Larrañaga (Azkoitiko T.T.) azkoitiarra izan ziren azkarrenak. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Etxeberria (Euskoman T.T.) azpeitiarrak eta Inmaculada Ruizek lortu zuten bigarren eta hirugarren postua, hurrenez hurren.
Gipuzkoako Distantzia Motzeko duatloi txapelketa izan zen Azkoitikoa, eta sailkapen horretan 2013ko txapeldunak Nerea Etxeberria azpeitiarra eta Ander Agirre bilakatu ziren. Taldeka, Antxintxika Triatloi Taldea debagoienatarra izan zen irabazlea. Duatloia, gainera, Euskal Herriko zirkuiturako proba puntuagarria izan zen.
Azkoitiko Triatloi Taldeak antolatu zuen lehenengo aldiz ekimena, eta ibilbide desberdina izan zuten parte hartzaileek. Eguraldia lagun zutela, herritar askoren ikusmira izan zuen lasterketak.