Gaztetxoen Atletismo Topaketen lehen saioa egin zuen Zestoako Atletismo Taldeak larunbatean. Iraetako futbol zelaian askotariko probak egin zituzten benjakin, alebin eta infantil neska-mutilek. Zumaiako eta Zestoako ikastetxeetako ikasleak aritu ziren futbol zelaian, eta honako probak egin zituzten; 60 metro hesiak, 60 metro lasterka, pisu jaurtiketa, 400 metro lasterka, jabalina jaurtiketa, altuera jauzia, 1.000 metro korrika eta taldekako errelebo lasterketa.
Hiru saio egin dituzte, eta hurrengoan apirilaren 20an eta 27an izango dira.