Hasi da Herrira-k antolatutako pilota txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko api. 11a, 11:09

Asteartean izan zen lehenengo txapelketa
(Azkoitiko Herrira) Dagoeneko hasi da Azkoitiko Herrira-k antolatu duen Eman pelotiei presuek askatzeko pilota txapelketa. Asteartean izan zen lehenengo saioa, eta aste honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte partidak, kontzejupean. Finalak, berriz, apirilaren 20an jokatuko dituzte, 11:30eatik aurrera, bertsolariek girotuta. Izan ere, egun horretan Elkartasun Eguna ospatuko dute. Herriraren arabera, bi dira txapelketaren helburuak; batetik, gatazka politikoa konpontzea eta presoen herriratzea bultzatu nahi dute, eta bestetik, herri mailako eta lagunarteko pilota sustatu nahi dute. Apirilaren 20rako egun osoko egitaraua prestatu du taldeak, eta egun horretara begira blog berria sortu dute: azkoitikoherrira.blogspot.com.es.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide