Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Umore Ona elkarteak adierazi duenez, umeen daborradan sukaldari gisa ateratzeko izena emateko aukera itxita dago dagoeneko; izan ere, deialdia zabaldu zutenetik 50 ume inguruk eman dute izena, eta kupoa ixtea erabaki dute antolatzaileek. Halaber, antola- tzaileek adierazi dute apirilaren 3an eta 4ean banatuko dituztela kantineren, sukaldarien eta karrozetako jantziak. Umore Ona Elkarteak Pazko Asterako antolatu du ekimena, eta apirilaren 6an, egingo dute aurten.