Guztia prest da Korrikarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 20a, 11:05

Umeak, Korrikako kartelak jartzen, gaur goizean.
(Ane Olaizola) Gaur gauean iritsiko da Korrika 18 Azkoitira eta Azpeitira, eta ehunka herritarrek emango diote euskara elkarri. Azkoitian, Xabier Munibe ikastolako umeek Korrikari ongi etorria egiteko kartelak jarri dituzte herriko txokoetan. Gaueko 21:20ak inguruan hartuko dute lehendabiziko aldiz lekukoa azkoitiarrek, Azkarate gainean. Handik, herrigunera iritsiko dira, eta gasolindegia eta liburutegia zeharkatuz Azpeitiko bidea hartuko dute. Txerloia parean hartuko dute azpeitiarrek testigua, 22:10aldean. Honakoa izango da Korrikak Azpeitian egingo duen ibilbidea: Txerloitik, Loiolara. Handik, Loiolabideko rotondara, eta Sanjuandegiko rotondara segidan. Anbulategira iritsiko da ondoren, eta Astotegitik eta Enparan Dorretxetik barrena, Trenaren museoara joango da. Alde Zaharrera helduko da gero, eta Perez Arregi plazatxoan barrena, Erdi kalera eta handik Errebalera joango da. Aranetik barrena, Loiolabideko rotondara iritsi, eta Txerloira itzuliko da. Han, berriro azkotirren eskutara joango da lekukoa, eta 22:35 aldera Korrika berriro iritsiko da Azkoitira, eta orduan Julio Urkijo kaletik, Plaza Berria, Eliza ataria, plaza eta kale nagusia zeharkatuko dituzte. Elosutik agurtuko dute Korrika azkoitiarrek, Bergarara bidean. Arratsaldean, berriz, Korrika Txikia egingo dute Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Azkoitian, 16:30ean hasiko da, eta 17:00etan bukatu. Ondoren, ipuin kontaketak eta txokolatada izango dute plazan. Azpeitian, berriz, 16:15ean pasako da Korrika Txiki, eta amaitutakoan Musika Eskolako ikasleek abestiak eskainiko dituzte. 19:30ean, gainera, txotxa zabalduko dute udaletxe azpian, eta Losintxa Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Halaber, Azpeititik Txerloiara joateko autobus zerbitzu berezia izango da, eta Eusko Trenek geldialdia egingo du astotegian, 21:30ean. Zestoan, larunbatean igaroko da Korrika, baina Korrika Txikia gaur izango da, 15:30ean. Beheko taulan ikus daiteke Azkoitian eta Azpeitian lekukoa eramango dutenen kilometroaren zenbakia eta ordua.  
Km zenbakia Km erostaileak Herria Eguna Ordua

1509

Xoxoteko aterpetxea Azkoitia

2013/03/20

21:18:44

1510

Hitza Azkoitia

2013/03/20

21:25:14

1511

Gipuzkoako urak Azkoitia

2013/03/20

21:32:23

1512

Iraurgi Abesbatza Azkoitia

2013/03/20

21:37:35

1513

Azkoitiko AEK Azkoitia

2013/03/20

24:40:11

1514

Urola ikastola Azkoitia

2013/03/20

21:42:47

1515

Ikasberri ikastola Azkoitia

2013/03/20

21:45:23

1516

Azkoitiko Udala Azkoitia

2013/03/20

21:47:59

1517

Corrugados Lasao Azpeitia

2013/03/20

21:51:14

1518

Lagun Onak mendi bazkuna, Aujijijai, Argazkilariak, BIELEko langileak Azpeitia

2013/03/20

21:57:44

1519

Azpeitiko Udala Azpeitia

2013/03/21

22:02:56

1520

Ikasberri ikastola Azpeitia

2013/03/21

22:06:11

1521

Izarraitz igeri elkartea, Iraurgi ikastola, Harkaitza elkartea Azpeitia

2013/03/21

22:09:26

1522

Urola ikastola Azpeitia

2013/03/21

22:12:02

1523

Karmelo Etxegarai ikastola, Azpeitiko gaztetxea, Zokoa elkartea Azpeitia

2013/03/21

22:13:59

1524

Oilo-soro elkartea Azpeitia

2013/03/21

22:17:14

1525

Orkatz, Azpeitiko Herrira Azpeitia

2013/03/21

22:18:26

1526

Azpeitiko Udala, Baigera, Sortu Azpeitia

2013/03/21

22:19:38

1527

LAB, Uztarria, Eregi Azpeitia

2013/03/21

22:21:35

1528

Lagun Onak futbol taldea, Erniarraitz bertsozale elkartea, Itsasi dantza taldea Azpeitia

2013/03/21

22:23:32

1529

Ikasberri ikastola Azpeitia

2013/03/21

22:26:47

1530

Ernai, Azpeitiko Bilgune Feminista Azpeitia

2013/03/21

22:30:02

1531

Sammic-eko langileak Azpeitia

2013/03/21

22:35:14

1532

Hooligans Anai Azkoitia

2013/03/21

22:41:44

1533

Matadexe Azkoitia

2013/03/21

22:44:59

1534

X. Munibe Azkoitia

2013/03/21

22:46:56

1535

Floreaga Azkoitia

2013/03/21

22:48:53

1536

Azkoitiko Udala Azkoitia

2013/03/21

22:50:05

1537

Maxixatzen Azkoitia

2013/03/21

22:51:53

1538

Sortu Azkoitia

2013/03/21

22:55:47

1539

Herrira Azkoitia

2013/03/21

22:59:02

1540

LAB Azkoitia

2013/03/21

23:03:35

1541

Sahatsa Azkoitia

2013/03/21

23:08:47

1542

Kontrako Eztarrixe irrati librea Azkoitia

2013/03/21

23:16:35

1543

Xirikatzen + Koldarrak Azkoitia

2013/03/21

23:21:47

1544

Mataderoko labezomorroak Azkoitia

2013/03/21

23:29:35

1545

Azkoitia

2013/03/21

23:36:05

1546

Basokerrak koadrila Azkoitia

2013/03/21

23:43:53

1547

Elosuko bizilagunak Azkoitia

2013/03/21

23:50:23

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide