Amaitu da Atano III Pilota Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 19a, 12:47

XXIX. Atano III Pilota Txapelketak baditu dagoeneko irabazleak; hiru hilabetetako buruz buruko lehiaren ondoren, joan zen igandean jokatu zituzten finalak herriko 11 umek Gurea pilotalekuan, eta honako pilotariak izan ziren garaile: Irati Azkoitia, Oihana Goenaga, Miren Odriozola, Martxel Orbegozo, Luka Diaz de Cerio, Beñat Exposito, Ioritz Astigarraga, Manex Ansorregi, Iñaki Azkoitia, Iñigo Oteiza eta Endika Cuevas. Zazpi eta hamalau urteko neska-mutilak aritu dira jokoan, Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteak antolatutako txapelketan. Finaleko argazki gehiago urolakosta.hitza.eus webgunean ikus daitezke.DSC_0171 DSC_0223

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide