Caritasek ostiralean amaituko du elkartasun ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 18a, 14:57

Azkoitiko Caritasek duela hilabete ireki zuen donazio bidezko ekimena ostiralean amaituko du; altzari enpresa batek emandako altzariak herritarren esku utzi ditu hilabete osoan zehar, horiek borondatezko diru kopuruaren truke eskuratu ditzaten. Taldeak adierazi duenez, ekimena martxan jarri zutenean baino altzari gehiago dago orain, eta asko muntatuta daude, gainera; hala nola, baldak, armairuak, mahaiak, kajoiak, apalategiak, oinetako-altzariak edota mahaitxoak dituzte eskuragarri. Hala, azken egunak aprobetxatzera animatu dituzte herritarrak. Azkoitiko Aingeru Kaleko bigarren solairuaren etxabetan ireki dute trukerako lokala. Ondoren, jasotzen duten dirua herriko behartsuenei laguntzeko erabiliko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide