Ospakizunez betetako asteburua izan dute Floreaga ikastetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 18a, 10:35

Floreaga ikastetxeak bi ekimen ospatu ditu asteburuan; batetik, Baztartxo antzokian Alai Batzaren 22. Kantaldi jaialdia izan zen larunbatean; herritar ugari elkartu zen aretoan, gaztetxoak kantuan eta dantzan ikustera. Horrez gain, igandean, Floreaga Ikastetxeko Gurasoen festa egin zuten, San Jose Egunaren harira. Goizetik hasi zituzten ospakizunak, eta mena ondoren, euskal dantzen erakustaldia izan zuten bertaratu zirenek; Ipuin Lehiaketako sari banaketa eta gero, salda eta txorizo pintxoak izan zituzten dastagai; ohi bezala, hainbat txapelketa egin zituzten ikastetxean; hala nola, futbolinean, ping-pong-ean eta futbolean aritu ziren. [gallery ids="60122,60124,60125,60126,60127,60128,60129"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide