Artxamendik eta Abarketatxok ekintza ugari antolatu dituzte Aste Santuetarako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 15a, 14:10

Azkoitiko Gazteria zerbitzuak antolatuta, umeentzako ekintza ugari izango dira Aste Santuan, eta horietan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Batetik, Abarketatxo Ludotekak Umeen astea ospatuko du apirilaren 2tik 5era; lau eta zazpi urte bitartekoentzat, Harrera eguna egingo dute hilaren 4ean, Oteiza frontoietan. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Elkar ezagutzen ekimena egingo dute, Elkargunean. Apirilaren 3an, Sukaldari txikiak egingo dute Ludotekan, eta hurrengo egunean Piratak, altxorraren bila egingo dute herrian zehar. Euriarekin, ordea, eskulanak egingo dituzte Ludotekan. Ekintza guztiak 10:30eatik 12:30eara izango dira. Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeek, berriz, honako ekintzak izango dituzte: apirilaren 2an Harrera Eguna egingo dute; hurrengo egunean, triziklo gainean joango dira Loiolara, eguraldi ona egiten ez badu; euria eginez gero, sukaldatzen arituko dira Elkargunean. Apirilaren 4ean, berriz, kirolak izango dituzte. Horientzako ekimenak 16:30eatik 18:30eara izango dira. Azkenik, bi adin tarteko umeentzako irteera prestatu dute apirilaren ean. Ekintza guztiek plaza mugatuak dituzte, eta izena martxoaren 20ra bitartean eman behar da, Gazte Informazio Bulegoan. Ekintzen inguruko prezioen inguruko eta bestelako informazioa ere bertan eskuratu daiteke. Horrez gain, Artxamendi Topalekuak ere hainbat ekintza antolatu ditu Aste Santuetarako: apirilaren 2an, Paddel Txapelketa egingo dute, eta hurrengo egunean Paintball-ean jolastuko dira. Apirilaren 4ean, berriz, pintxo lehiaketa egingo dute. Ekintza horietan parte hartzeko hilaren 21era bitartean eman behar da izena, Artxamendin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide