Anaitasuna Mendi Bazkunak irteera antolatu du martxoaren 17rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak irteera antolatu du hilaren 17rako. Tologorri eta Iturrigorrira joango dira, eta guztira 15 kilometrotako ibilbidea egingo dute. Bertara joateko hilaren 14era bitartean eman daiteke izena, Etxeza haragitegian. Elkarteko bazkideek 12 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 15 euro. Hilaren 17an, 07:00etan abiatuko dira, liburutegi aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide