Taldez-talde ekimenaren bigarren saioa izango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

BizkargiAbes-300x140 Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Taldez-talde egitasmoaren bigarren saioa eskainiko du igandean, hilaren 10ean. Oraingo honetan ahotsa izango da protagonista nagusia, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek hartuko baitute parte. Bi taldeak banaka eta batera arituko dira kantuan, Maje Larrañaga eta Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean. 13:00etan izango da kontzertua, Kontzejupean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide