Cambridgeko University-k presatutako azterketak egin ahal izango dira Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 5a, 17:55

Cambridgeko University-k urtero antolatzen dituen ingelesezko azterketak egiteko matrikulazio epea zabaldu du Azkoitiko Floreaga ikastetxeak. Apirilaren 10era bitartean eman ahal izango da izena, eta gutxiengo kopuru bat osatzen badute, azterketa ikastetxean bertan egiteko aukera izango dute. Hondako probak egin ahal izango dituzte: Starters, Movers, Flyers, KET, PET, FCE, CAE eta CPE. Halaber, KET, PET eta FCE azterketen for schools delakoaren modalitateak ere egin daitezke, eta horietan matrikulatzeko epea maiatzaren 2ra artean izango da. Azterketak Azkoitian egin nahi izanez gero, Floreaga ikastetxeko idazkaritzan eman behar da izena. Informazio gehiago ere bertan edo 943-85 30 43 telefonora deituta lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide