Jon Sarasuaren Azkoitiko hitzaldia asteazken honetara aurreratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Floreaga ikastetxeak eta Guraso Elkarteak antolatu dituen Euskal Kultur Jardunaldien bigarren saioa izango da asteazken honetan, baina aldaketak izango dira egitarauan; hasiera batean Joseba Gonzalez apaiza zen  hitzaldia ematekoa, eta hilaren 13an, berriz, Jon Sarasua. Datak trukatu dituzte, eta Sarasuaren hitzaldia asteazkenean izango da, eta hurrengo astean Gonzalezena. 19:30ean izango da saioa, On Bosco aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide