Martirietarako ordezko bidea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko mar. 5a, 11:58

Bide alternatiboa, asfaltatuta
(Azkoitiko Udala) Autoek eta kamioi txikiek dagoeneko erabili dezakete Azkoitiko Martirietarako bide alternatiboa; joan zen ostiraletik asfaltatuta dago Olotzatik auzoaren goikaldera joateko ordezko bidea; ostegunean hasi zituzten asfaltatze lanak, orain arte lur orotako ibilgailuek ibili izan dute; bidea aldapatsua denez, ahalik eta gehien zabaldu eta asfaltatu dute, auzotarrek euren ibilgailuekin joan etorrian ibiltzeko aukera izan dezaten. Azken asteetako eguraldi txarrek bidea konpontzeko lanak moteldu bazituzten ere, pixkanaka normaltasunera doa egoera; errepide nagusia luizi handi batek eraman zuen, eta hura konpontzeko lanek luze joko dute, ordea. Bitartean, haren ordezko bidea izango da Olotzatik doana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide