Herritarrak, meza hasteko zain (Ane Olaizola)
Aingeru Guardako Eguna da gaur Azkoitian, eta urtero bezala, herritar ugari bertaratu da hango ermitan egin duten mezara; 10:30ean izan da meza nagusia, eta askok kanpotik ere jarraitu dute saioa. Ohikoa den moduan, bedeinkatutako erroskillak saltzeko postua ere jarri dute. Ondorengo mezak 12:30ean eta 13:00etan izango dira.
Gauean, berriz, Mus Txapelketa jokatuko dute Orion Elkartean, 22:00etan, eta bikoteek 20 euro ordainduko dute parte hartzeko.
Aingeru Guardako Egunarekin batera, Baztarrikaldeko festak ospatuko dituzte asteburuan.
Hemen ikus daiteke egitaraua.