Beste urte batez, Bizkargi abesbatza Kontzejupean izango da.
(Bizkargi Musika Eskola)
Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Taldez talde ekimena antolatu du hamalaugarren aldiz, udalaren babesarekin. Martxoan zehar hiru emanaldi eskainiko dituzte, eta ohi bezala, hileko hiru igandetan musika doinuz jantziko dute Kontzejupe. Igandean izango da lehen emanaldia, musika eta dantza emanaldiarekin. Euskal dantzak izango dira batetik, eta horrez gain, honako musika tresnak entzun ahal izango dira: trikitixa, panderoa, txistua, alboka eta txalaparta. Ondorengo emanaldiak martxoaren 10ean eta 17an izango dira; lehenengoan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek eskainiko dute kontzertua. Hilaren 17an, berriz, Gazteen Orkestrak, haizezko musika tresnen taldeak eta harizko musika tresnen taldeak emango diote amaiera musikaldiari. Kontzertu guztiak 13:00etan izango dira.