Juan Ramon Azpitarte
Imuntzok etxean eskainiko du
Zu ere On Kixote? antzezlana, larunbatean. Ohi bezala, Eleuterio Jauregi
Beloki alboan izango du trikirilariak, eta azkoitiarrak Santxo Panzaren rola hartuko du. On Kixoteren istorioa kontatzen du antzezlanak, eta horretarako Euskal Herriko eta Gaztela Mantxako (Espainia) musikaz baliatuko dira musikariak. Imuntzo eta Belokirekin batera, bi aktorek hartzen dute parte obran: Ainhoa Pineda eta Unai Fernandez. Maite Agirre da zuzendaria, eta Agerre Teatroarekin prestatu dute obra. Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 22:00etan.