Jendetza elkartu da Azkoitiko 'outlet' azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ots. 25a, 10:25

Azkoitiko Elkargunean 'outlet' azoka egin dute, Azkoitiko Herrixen Merkatarien Elkarteak antolatuta, eta herritar ugari izan dira asteburuan zehar; larunbatean, 10:00etarako dozena bat lagun zeuden dagoeneko Elkarguneko ate aurrean, azoka noiz irekiko zain. Eguerdirako, berriz, herritar ugari elkartu ziren bertan, herriko 12 saltokietako produktuak ohi baino merkeago erosteko. Aurtengoan, gainera, umeen zaintza zerbitzua ere eskaini du elkarteak, herritarrek "erosoago" egin ditzaten erosketak. Hala, areto txikian umeak jolasten jardun duten bitartean, ondoko aretoan jendetza elkartu zen. Igandean, berriz, egun "lasaiago" izan zuten dendariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide