Azkoitiko Santa Klara kaletik Munategira doan errepidea itxi egingo dute asteburuan, Santa Kutz gainean. Bi norabidetan itxiko dute bidea, datozen egunetarako iragarrita dagoen eguraldiaren eraginez; izan ere, Kaminokua etxe azpian lubizia izateko arriskua dago. Hori hala izanik, Azkoititik doazen ibilgailuek igerilekuetatik gora Santa Kutz auzora eta San Jose egoitzara soilik joan ahal izango dute; Munategiko bidea erabat itxita izango da, Balenciaga eta Santa Kutz Berriko bizilagunentzat izan ezik.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide