Txirrindulari Elkarteak atzeratu egin du igandeko irteera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak bertan behera utzi du iganderako prestatuta zuen irteera berezia; txirrindulariak Zumaiara eta handik Urrestillara ziren joatekoak, baina astebururako iragarrita dagoen eguraldi txarraren ondorioz irteera atzeratu egin du; taldeak martxoaren 3an hasiko du Sellatuen Egutegia, eta bertako igande batean egingo dutela adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide