http://www.youtube.com/watch?v=Z8QPtjNIb6A
Azkoitiko Zinetrogram taldeak zine klub saioa antolatu du ostiralerako, eta Pablo Bergerrek zuzendutako Blancanieves (Espainia, 2012, 104') filma eskainiko dute, 22:00etan, Baztartxo antzokian. Joan zen igandean Goya sarietako garaile nagusia izan zen filma; hamar sari jaso ditu, film eta emakumezko aktore onena —Maribel Verduri— sariak tartean. 18 sari jasotzeko hautagaitza zituen.
Hemen sinopsia:
Pasa den mendeko 20ko hamarkadan Espainiako hegoaldean girotutako film honek Grimm anaien ipuinaren ikuspegi berezia eskaintzen du. Carmen gazteak txikitatik sufritu du bere amaorde Encarnaren jazarpena. Iraganetik ihesean, bidaia liluragarria abiatuko du lagun berri batzuen laguntzarekin.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide