Gogoeta saioak egingo dituzte Azkoitiko Parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko parrokia
(Hitza) Azkoitiko Parrokian gogoeta saioak egingo dituzte hurrengo astelehenean, asteartean eta ostegunean. 19:30ean izango dira saioak, euskaraz eta gazteleraz, eta Andramari Parrokiak adierazi du ekimena fedeari buruzko galderak dituenentzat zuzenduta daudela; halaber, fedean sakondu nahi dutenek ere parte hartu dezakete. Antolatzaileek adierazi dute saioak "ospakizun giroan" eramango dituztela aurrera, eta hitza, musika eta irudiak uztartuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide