Azkoitiko Sortuk barne hauteskundeak egingo ditu larunbatean, eta herriko arduradunak bozkatuko dituzte; 11:30ean izango da bozketa, eta ordubete geroago luntxa egingo dute; 14:00etan, berriz, bazkaria izango da. Alderdiak herritarrak gonbidatu ditu bertaratzera. Bestetik, eratze prozesuko hirugarren eta azken batzarra egin zuen duela bi aste Azkoitiko Sortuk. Alderdiak adierazi du antolaketa eta funtzionamenduari dagokion dokumentuak 520 emendakin jaso dituela. Horiek guztiak honako webgunean ikus daitezke: azkoitiasortu.wordpress.com.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide