Bertan behera geratu dira inauterietako umeen desfilea eta Egan-en kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ots. 8a, 13:55

Ikastetxeetako desfilea
(Olatz Prat / Hitza) Eguraldi txarraren ondorioz arratsaldean egitekoak ziren inauterietako desfilea eta Egan taldearen kontzertua bertan behera geratu da, eta egitaraua aldatu egin dute; beraz, ikastetxe bakoitzak bere egoitzan egingo du festa eta merienda, 16:00etatik aurrera; horrez gain, 17:00etatik 19:00etara tailerrak egitekoak ziren Kontzejupean, baina lekuz aldatu dituzte, eta Elkargunean egingo dituzte azkenean. Hemen gaurko egitaraua, moldatuta:   OTSAILAK 8, GAUR 16:00: Haurren mozorro desfilea, ikastetxeetan. 17:00-19:00: Elkargunean, Abarketatxo Ludotekako hezitzaileekin: margoak, eskulanak, maskarak, aurpegi pintaketa, etab. 21:30-23:30: Elkargunean 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ XABI-rekin eta Mozorro Lehiaketa. Sariak egongo dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide