Azkoitiko AEK-k hasiera mailako ikastaroa eskainiko du maiatzera arte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko ots. 8a, 11:06

Azkoitiko AEK-k hasiera mailako ikastaroa eskainiko du hilaren 18tik maiatzaren 30era bitartean, eta izena emateko epea hurrengo ostiralean, hilaren 15ean, amaituko da. Ikastaroaren prezioa 176,46 euroko da, eta materiala horren barne izango dute. Hala ere, Udalak matrikularen %75a honako baldintzak betetzen dituztenei itzuliko die: langabetuei, 14.000 eurotik beherako errenta dutenei, 15.000 euro baino diru-sarrera gutxiago dituzten bizikidetza unitateei, erretiratuei, pentsiodunei, zero eta hamabi urte bitarteko umeak dituzten gurasoei, eskolaz kanpoko jardueretako monitoreei eta Azkoitiko saltoki, zerbitzu enpresa, lantegi eta elkarteetako langileei; ikastaroa hasi baino lehen Azkoitian erroldatuta daudenei eta gutxienez %85 asistentzia betetzen dutenei %50eko deskontua ezarriko diete. Eskolak 15:00etatik 17:00etara bitartean izango dira, eta ikastaroaren inguruko informazio gehiago 943-15 10 89 telefonora deituta edo azkoitia@aek.org helbidera idatzita lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide