Atsoaingo emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Indarkeria matxistaren eraginez Atsoainen (Nafarroa) hildako emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakume Mahaiak biharko; 12:00etan elkartuko dira, herriko plazan. Udalak ere bat egin du protestarekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide