Azkoitiko lan istripua salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu du gaurko, Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresako lan istripuan hil zen langileraren heriotza salatzeko. 18:30ean elkartuko dira, herriko plazan. Joan zen igandean hil zen 46 urteko J.M.G behargina, Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Pasa zen asteartean larri zauritu zen langilea, burdin edukiontzia apurtu eta gori-gori zegoen burdina gainera erori ondoren. Beste bi langile arin zauritu ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide