Eskualdeko Karate Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urt. 30a, 13:34

150 haur inguruk hartuko dute parte txapelketan
(Irene Elorza) Urola Kosta eskualdeko eta Donostialdeko Karate Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Azkoitiko Elkargunean; eskolarteko txapelketa izango da, eta guztira 150 ume lehiaktuko dira. Azkoitiak ordezkaritza zabala izango du, 40 karate jokalarik hartuko baitute parte bertan. Gipuzkoako Karate Federazioak Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkartearekin elkarlanean antolatu du ekimena, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Benjamin mailatik hasi eta infantiletarainoko neska mutilak arituko dira 10:00etatik aurrera, eta bi modalitate egingo dituzte; batetik, katak egingo dituzte; mugimenduen bidez gorputzarekin egiten dituzten adierazpenak eta formak dira katak. Horren bitartez, karate jokalarien ezaugarri fisikoak hartzen dituzte kontutan; hala nola, indarra, abiadura eta erreflexuak. Bigarren modalitatea arauen bitartez egiten duten borroka da; «karatean etsaia ez da kolpeen bitartez garaitzen; lehenengo, norberak bere burua menderatu behar du», adierazi du Juan Murillok, Anaitasuna Kanku eskolako kideak. Honen arabera, jokalariak jarrera zuzen batekin kontrolatzen jakin dezan antolatu dute txapelketa. «Karate norbera bere buruaren jabe izateko bidea da». Txapelketa mailakatua izanik, etziko saioan lehenenengo postuetan sailkatzen direnek Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide