Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitia Erne! taldeak eta udalak elkarlanean aritzeko akordioa prestatu dute, eta hitzarmena aztertzeko bilera egingo dute asteazkenean, 19:00etan, kultur etxean. Udalak adierazi du boluntarioek aseguru pertsonala egin beharko dutela, eta akordioaz gain hori ere izango dute hizpide bileran. Hala, aseguru etxe bateko ordezkari bat izango da bileran, bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.