Hil egin da joan zen astean Azkoitian larri zauritu zen langilea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urt. 28a, 11:08

Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresa
(Ane Olaizola) Hil egin da joan zen asteartean Azkoitiko Azkoitiko Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresan larri zauritu zen langilea. Atzo arratsaldean hil zen 46 urteko J.M.G behargina, Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Gaur izango da hileta elizkizuna, 19:00etan, Azkoitiko parrokian. Pasa zen asteartean hiru langile erre ziren Bazterretxe industriguneko galdategian, burdin edukiontzia apurtu eta gori-gori zegoen burdina gainera erorita. Hildako langileak hirugarren eta laugarren mailako erredurak jasan zituen gorputzeko %95ean. Ordutik ospitalean izan da azkoitiarra. Beste bi langileak, berriz, arin zauritu ziren.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide