Hasi dira BasHerri Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko urt. 26a, 12:48

  Elkargunean ari dira egiten BasHerri Topaketak
(Ane Olaizola) Gipuzkoako kontsumo taldeak Elkargunean bildu dira gaur, BasHerri Topaketak egingo baitituzte egunean zehar. Berrogeita hamar lagun inguru elkartu dira Biolur Elkarteak eta EHNE sindikatuak antolatu dituzten topaketetan. BasHerri taldeak sendotzeko ahaleginean tailerrak egin dituzte, taldeetan banatuta. Hala nola, taldeen «ahultasunak» eta «arazoak» identifikatzen aritu dira guztien artean. Bazkaltzeko etenaldiaren ondoren, elikadura burujabetza eta agroekologia ardatz duten EH Kolektiboa eta Hazien Sarea egitasmoak aurkeztuko dituzte. Lehenengo proiektuak Euskal Herriko baserritarrek eta herritarrek agroekologiaren inguruko ikuspegiak garatu ditu. Euskal Herriko Hazien Sareak, berriz, Gipuzkoan «galtzeko arriskuan» dauden haziak ditu oinarrian. Horiek berreskuratzeko egin dituzten ikerketak azalduko dituzte. Ondoren jarraituko dute BasHerri Sarea indartzeko tailerrek, eta amaitzeko gaurko egiasmoaren ondorioak aterako dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide