Bizkargi Musika Eskolaren emanaldia izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Taldez Talde ekimena martxoan egingo dute
(Bizkargi Musika Eskola)

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak ikasturteko bigarren hiruhileko ekintzak hasiko ditu, eta ostiralean lehenengo entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko aretoan, 18:30ean. Musika tresna desberdinak izango dira entzungai; hala nola, pianoa, akordeoia, saxofoia edota trikitixa.

Bigarren kontzertua, berriz, otsailaren 25ean eskainiko dute ikasleek, eta martxoan XIV. Taldez Talde egitasmoa egingo dute Kontzejupean. Hiru igande jarraietan izango dira saioak; martxoak 3an, 10ean eta 17an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide