Eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikiek salmentak hobetzeko teknikak ezagutu ditzaten ikastaroa antolatu du Iraurgi Lantzenek,
Arrakastaz saltzeko tresna nagusiak izenpean. Hilak 5ean eta 19an izango dira saioak, Azkoitiko Intsausti Jauregian, 09:00etatik 13:00etara.
Enpresen arlo komertziala jorratuko dute bertako arduradunekin; hala nola, salmenten kudeaketa, bezeroak erakartzeko urratsak eta komunikazioa aztertuko dute. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko 943-85 11 00 telefonora deitu edo
mikropyme@iraurgilantzen.net helbidera idatzi daiteke.