Atzo larri zauritu zen langileak gorputzeko ehuneko 95ean ditu erredurak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresan gertatu zen atzo ezbeharra
(Ane Olaizola) Atzo Azkoitiko Azkoitiko Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresan larri zauritu zenak hirugarren eta laugarren mailako erredurak ditu gorputzeko %95ean. Ebakuntza kirurgikoa egin zioten atzo Gurutzetako ospitalean, eta bere egoera "oso larria" da, Europa Pressek adierazi duenez. Atzo eguerdian hiru langile erre ziren Bazterretxe industriguneko galdategian, burdin edukiontzia apurtu eta gori-gori zegoen burdina gainera erorita. 46 urteko J.M.G langilea bet-betean harrapatu zuen azpian, larri zaurituz. Beste biak, berriz, zauri arinak izan zituzten, batak eskuan eta besteak bizkarrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide