Haurren mugen inguruan eztabaidatuko dute etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak ikasturteko bigarren hitzaldi irekia antolatu du asteazkenerako. Psikologian lizentziatua den Izar Arregik eskainiko du Mugak jarri ezinik saioa, 18:00etan. Bertan, autoritatea eta autoritarismoaren arteko desberdintasunaz eta frustrazioak gainditzeaz arituko dira, besteak beste, eta hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dute. Haurreskolako guraso ez direnak ere joan daitezke hitzaldira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide