Azkoitiko bidezko merkataritzaren denda itxi dute dagoeneko, joan zen abendutik Torre Zurin herrialde pobreetan ekoiztutako produktuak saldu ostean. Ekimeneko antolatzailea den Gazte Pastoraltzak adierazi duenez, aurtengoan 3.719 euroko irabaziak izan dituzte — iaz 3.850 eurokoak izan zituzten—. "Ez da kopuru handia, baina kontutan izan behar da garai honetan Gipuzkoan bakarrik 30 herritan zabaltzen dituztela bidezko merkataritzaren dendak", adierazi dute antolatzaileek.
Dena den, ekimenaren helburu nagusia herrialde pobreei euren "garapenean" laguntzea dela azpimarratu du taldeak, horiek ekoitzitakoa bitartekarik gabe saldu dezaten. "Limosna eman beharrean, bertan egitez dituzten produktuak erosiz nahi dugu gauzatu helburua".
Parrokiko Gazte Pastoraltzak eskerrak eman dizkie egitasmoan parte hartu eta lagundu duten guztiei; hala nola, Azkoitiko Udalari, erosketak egin dituztenei eta dendan egon diren gazteei.