Bigarren zenbakia egokitu den saltokiko kide bat, gaur (Ane Olaizola/Urola Kostako Hitza)
Gabonetako loteriako bigarren saria Azkoitian egokitu da; 100.000 euro. 46674 da suertatutako zenbakia, eta Azkoitiko Ama Lur bideoklub dendan saldu dute. Hala ere, dezimo bakarra saldu dute. Atzo eguerdi partean ospatu zuten saltzaileek denda aurrean, eta komunikabide dezente elkartu ziren.
Saritutako dezimoa oso banatua izan da, eta Azkoitikoa saltokiko terminalean erositakoa da; "oso zaila da terminaletik erositako zenbaki berdina izatea, erosleak hala eskatutzen ez badu behintzat", adierazi du Ama Lur dendako saltzaileak. Sariduna nor den oraindik ez badakite ere, bideoklubeko bezero "ia guztiak" herritarrak direla adierazi dute.
Saltzaileek "berri oso ona" dela adierazi dute, eta Gabonetako loteriaren saria lehenengo aldiz saldu badute ere, aurretik "sari handiagoak" banatu dituela adierazi dute; izan ere, 2009ko maiatzean herriko lagun talde bati suertatutako bi kiniela saldu zituzten; 655.000 mila euro banatu zituzten orduan. Urte bereko irailean, berriz, Primitiva zozketako sari nagusia ere horiek saldu zuten; 789.000 euro. Iaz ere banatu zuten saririk; Primitivako igandetako sari nagusia Ama Lurren saldu zuten; 123.000 euroko saria.