Azkoitiko 30 lagunek diploma bana jaso zuten atzo eguerdian, gidabaimena euskaraz atera dutelako. Inoiz baino herritar gehiagok atera zuten gidatzeko baimena euskaraz iaz Etxaniz autoeskolan, eta udalak guztiak zoriondu ditu. Gazteak dira denak, eta hain zuzen, horrek euskaraz ikasten jarraitzea ahalbidetzen duela adierazi du udalak. Egun, gidabaimena ateratzen duten gazte ia guztiak hizkuntza horretan egiten dutela jakinarazi du Etxaniz eskolak.