Bihar arratsaldean iritsiko dira Errege Magoak Azkoitira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bihar iluntzean iritsiko dira Errege Magoak Azkoitira, eta 19:30eatik aurrera desfilea egingo dute herrian zehar, umeen gozamenerako. Lehenago, ordea, Erregeen laguntzaileek eskutitzak jasoko dituzte eliz atarian, 16:30eatik aurrera. Udalak, bestalde, desfilean Erregeen laguntzaile gisa ateratzeko bolondresak behar ditu; antortxarekin atera nahi dutenek 18:30ean Santa Klarara agertu daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide