Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dute zaborra jasoko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gabonak direla eta, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zabor bilketa zerbitzurik izango. Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten zazpi herrietan ez da izango zerbitzurik: Azkoitian, Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezil...

Gabonak direla eta, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zabor bilketa zerbitzurik izango. Urola Erdiko Mankomunitatea osatzen duten zazpi herrietan ez da izango zerbitzurik: Azkoitian, Aizarnazabalen, Azpeitian, Beizaman, Bidegoianen, Errezilen eta Zestoan. Herri horiek “txukun” egon daitezen abenduaren 24ean eta 31n zabor poltsak ez ditzatela atera dei egin die herritarrei. Horren ordez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 20:00etatik aurrera atera ditzatela eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide