Azkoitiko Uria Sukaldeak Zerbitzua Euskaraz ziurtagiria lortu du; Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzi Agurtzane Epeldek eta Ziurtaguruaren Elkarteko kide den Rober Gutierrezek eman egin diote aitortza. Uria Sukaldeak Bidean maila lortu zuen aurreko urtean, eta aurten mailaz igo da. Ziurtagiriaren Elkarteak hiru maila eskaintzen ditu, eta Zerbitzua eta Lana maila da altuena.