Gabonetan presoen eskubideen aldeko ekimenak egingo dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2012ko abe. 17a, 13:34

Azkoitiko Herrirak deituta, ehun lagun baino gehiagok argazki erraldoia atera zuten joan larunbatean, gabonetara begira egingo dituzten ekimenetara joateko dei eginez herritarrei. Gatazka politikoari irtenbidea emateko preso eta iheslarien egoeran «a...

Azkoitiko Herrirak deituta, ehun lagun baino gehiagok argazki erraldoia atera zuten joan larunbatean, gabonetara begira egingo dituzten ekimenetara joateko dei eginez herritarrei. Gatazka politikoari irtenbidea emateko preso eta iheslarien egoeran «arreta» jarri beharra dagoela azpimarratu du taldeak, sakabanaketak «ondorio larriak» eragiten dizkielako «presoentzat, erbestetuentzat eta horien senideentzat». Hori hala, presoen «oinarrizko eskubideak» errespetatu daitezela aldarrikatu dute; Euskal presoak Euskal Herriratzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea eskatu du Herrirak; era berean, espetxe zigorren luzapena eta bizi osorako kartzelaldiak amaitu daitezela aldarrikatu dute, eta Espainiako eta Frantziako Estatuei urratsak ematen has daitezela eskatu.

Asmo horrekin egingo dituzte ekimenak eskualdeko herrietan. Izan ere, taldeak adierazi du gatazkaren ondorioak «askotarikoak» direla, eta horien ustez, «denek behar dute konponbidea». Hala, antolatzaileek dei egin die herritarrei ekimenetan parte hartu dezaten.

PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO EKITALDIAK:

  • Abenduak 24, astelehena

Hator-hator neska-mutil etxera kontzentrazioa, plazan, 20:00etan.

  • Abenduak 28, ostirala

Azken ostiraleko kontzentrazioa, eliz atarian, 20:00etan.
pAzpeitia. 19:00etan, mosaiko erraldoia, frontoi txikian.

  • Abenduak 31, astelehena

Azkoitia. Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira manifestazioa, 18:30ean, plazatik.

  • Urtarrilak 12
Manifestazio nazionala Bilbon, 17:30ean. Autobusak egongo dira bertara joateko. Izen emateak herriko tabernetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide