Quintanak irabazi du Udazkeneko Tenis Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

XIII. Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu zuten joan zen larunbatean Agustin Quintanak eta Igor Zubizarretak, eta hirugarren urtez jarraian Quintana izan da txapelketako garaile. Txerloiako pistetan izan zen norgehiagoka, eta honako emaitzarek...

XIII. Udazkeneko Tenis Txapelketako finala jokatu zuten joan zen larunbatean Agustin Quintanak eta Igor Zubizarretak, eta hirugarren urtez jarraian Quintana izan da txapelketako garaile. Txerloiako pistetan izan zen norgehiagoka, eta honako emaitzarekin amaitu zuten saioa: 6/2  3/6  6/3. Txerloia Tenis Klubak antolatu du beste urte batez txapelketa, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. Finalaren argazki gehiago www.txtenis.com helbidean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide