Azkoitian Aniztasun Festa ari dira ospatzen gaur, eta munduko kultura desberdinek jantzi dute herriko plaza. Herritar pila bat elkartu da eguerdira bitartean, hainbat lagunek arrozez egindako euren jatorriko jakiak prestatu baitituzte. Ondoren, batetik eta bestetik dastatzen aritu dira azkoitiar ugari, eta giro polita sortu dute guztiek batera.
Arratsaldean jarraituko du festak; 16:00etatik aurrera te eta postre dastaketa eta askotariko musika emanaldiak izango dira, plazan bertan. Datorren asteartean, berriz, euskal dantza parte-hartzailea, Aitor Sorazuren eskutik, Elkargunean.