Azkoitian hainbat herritar hasi da auzo-konposta egiten, liburutegi ondoan horretarako jarri den gunean hasi dira. Joan den astelehenean Urola Erdiko Udal Elkarteak lehen ikastaroa eman zuen eta 13 herritarrek hartu zuten parte. Liburutegi ondoko auzo-konpostako gunean bi konpostagailu jarri dituzte, bata hondakinena eta bestea lehorkinena, “ahalik eta hondakin organiko gehien konpostatzeko helburuarekin”. Azkoitian auzo-konposta egiteko ekimenean 32 lagunek eman dute izena. Jende gehiagok izena eman ahala gune gehiago antolatuko dituztela esan dute. Auto-konposta, partekatua, auzo-konposta edota bermikonposta egin nahi dutenek Urola Erdiko Udal Elkartearekin jarri behar dute harremanetan, 943 857319 telefonora deituta.
Auzo-konpostako ikastaroaz gain, auto-konpostako ikastaroa ere eman zuten astelehean Azkoitian, kasu horretan ere 13 herritarrek hartu zuten parte.