Olaso eta Madariaga auzoetako eta Elgoibarko bideko herritarrei bideen inbentarioa egiteko dokumentazioa lehenbailehen udaletxera eramateko eskatu die Azkoitiko Udalak. Azkoitiko udalerrian dauden bideak hobeto kudeatu eta zaintzeko asmoz, bideen inbentarioa egiten ari da Udala. Dagoeneko, udal artxiboko agirien aztereta egin eta landa eremuko zenbait baserritarrekin hitz egin dute, baina lurren jabetza argitzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela esan dute udaleko arduradunek. Horregatik, baserritarrei gutun bana bidaliko zaie informazioa eta dokumentazioa udaletxera eramateko eskatuz. Eskutitzak auzoka bidali dituzte, eta oraingoz Madariaga, Elgoibarko bidea eta Olaso auzokoek jaso dituzte eskutitzak, eta hoiek dokumentazioa aurkezteko epea joan den ostiralean bukatu zen. Baina, oraindik herritar askok udaletxean dokumentaziorik ez dutela aurkeztu esan dute udaletik, eta horregatik dokumentazioa datorren astean udaletxera eramateko eskatu diete.